ELKARTAKT, Elkarte gastronomikoen kudeaketa

Ezaugarriak

ELKARTAKT bazkideen beharretara egokitua

Elkarte gastronomikoetako bazkideek hiru arlotarako erabil dezakete ELKARTAKT

1. Kontsumizioen kontuak egiteko

Bazkide bakoitzak bere zenbakia du, eta pantailan zenbakia aukeratu ostean, egindako kontsumizioa apuntatuko du. Jarraian, hartutako guztiaren kontua automatikoki aterako dio Elkartakt-ek txarteltxo batean, kontuak ateratzen burua nekatu beharrik gabe.

Kontsumizioen kontuak, Elkartakt

Kalkuloak egin, Elkartakt

2. Kalkuluak egiteko

Elkartean bertan dauden produktuez gain (edaria gehienetan), bazkideek eurek kanpotik ekarritakoa (ogia, haragia, barazkiak, postrea...) ere apuntatzeko aukera ematen du ELKARTAKTek.

Horrela, esaterako afari bat guztira zenbat kostatu den esango digu ELKARTAKTek: batetik, elkarteko bertako zenbat gauza kontsumitu diren hartuko du kontuan, eta, bestetik, kanpotik ekarritakoa.

Gainera, afaria zenbat den esateaz gain, lagun kopuruaren arabera, bakoitzak zenbat ordaindu behar duen jakiteko aukera ere emango digu ELKARTAKTek.

Mahai hartzeko, Elkartakt

3. Mahai hartzeko

ELKARTAKTek beste lan bat ere errazten die bezeroei: mahaia hartu edo erreserbatzea.

Horretarako nahikoa da bazkidearen zenbakia sartu eta dauden mahaien artean aukera egitea (pantailan ageri den mahaien banaketa elkartean dagoen berbera izango da). Zenbat lagun joango diren zehaztu ondoren, bazkaria edo afaria egingo duten aukeratu beharko dute, hau da, eguerdian edo gauean joango diren.

Batzordekideentzat ere oso lagungarri kudeaketa lanetan

ELKARTAKTek hainbat arlotan lagunduko die batzordeko kideei:

1. Biltegiaren eta mostradorearen kudeatze lanetan

Batzordekideek biltegiaren eta mostradorearen kontuak eraman behar izaten dituzte. Bataren eta bestearen inbentarioa eguneratuta eduki behar izaten dute.

Horretan laguntzeko, ELKARTAKTek biltegira zer sartzen den apuntatzeko aukera ematen du, eta gero biltegitik mostradorera zer eramaten den.

Mostradorean zer sartzen den eta bertatik zer ateratzen den ere jasoko du ELKARTAKTek, batzordekideek datu guztiak ukipen-pantailan sartu ondoren. Hori guztia kontu baten azalduko zaie batzordekideei: une bakoitzean biltegian eta mostradorean zer sartu den, zer atera den eta zer dagoen esango die EKARTAKTek.

Biltegiaren eta mostradorearen kudeaketa, Elkartakt

Deskoadratze lanetan, Elkartakt

2. Deskoadratze lanetan

Elkarte gastronomikoaren kontuak ondo egin diren aztertzeko egiten dira deskoadratzeak. Horrela, biltegi eta mostradoreari buruz jasota dauden datu teorikoak konparatu egiten dira une horretan biltegian eta mostradorean dagoenarekin, eta diferentzia edo aldeak zehaztu.

ELKARTAKTek eragiketa erraz baten bidez ematen du diferentzia horren berri.

Gastuak kontrolatzeko lanetan, Elkartakt

3. Gastuak kontrolatzeko lanetan

ELKARTAKTek elkarteko gastuak oso modu errazean kontrolatzeko aukera ematen du, bai biltegiko gastuak (kontsumitu dena), eta baita elkarteko gastu fijoak (argindarra, gasa, canal plus..., hau da, lokala mantentzeko hilean behin ordaindu beharrekoa).

Kontsumitu denaren kobrantza lanetan, Elkartakt

4. Kontsumitu denaren kobrantza lanetan

Aukera honen bidez, bazkide bakoitzak epe jakin batean zein kuota fijo ordaindu behar duen jakinarazten du ELKARTAKTek, eta baita zein kontsumo eduki duen kuota horretaz aparte.
Gainera, bankuko kobrantza egiteko era ere zehaztuko da bertan. Bi modu daude horretarako:

  • Kontsumizio bakoitza diruz ordaindu (beti egin izan den antzera)
  • Banketxearen bitartez ordaindu

Aukera hau hautatuz gero, ELKARTAKTek hiru eratara ordaintzeko bidea ematen du:

  1. diskettean eraman datuak banketxera bertara.
  2. kontuak paperean eraman banketxera bertara.
  3. ELKARTAKTek berak artxibo bat sortzen du Interneten bidez zuzen-zuzenean banketxera bidaltzeko.

Erabat moldagarria

ELKARTAKT elkarte guztietara moldatzen den tresna da. Elkarte jakin batek funtzionatzeko moduan berezitasunen bat izanez gero, ELKARTAKTek ere aukera ematen du berezitasun hori txertatzeko.