ELKARTAKT, Elkarte gastronomikoen kudeaketandako programa

Aurkezpena

Jan-edanean ibili eta gero kontuak egin behar izaten dira elkarte gastronomikoetan. Lan hori errazte aldera, Azpeitiko Softekin Informatika Etxeak, Azpeitiko Euskara Patronatuaren laguntzarekin, Elkartakt izeneko programa informatikoa sortu du euskara hutsean.

Elkartakt, elkarte gastronomikoen kudeaketa

Zertarako eta norentzat da ELKARTAKT?

ELKARTAKT elkarte gastronomikoen diru-kontuen gestioa errazteko asmoz sortu dute, elkarteen administrazioa kudeatzeak lan ugari eta denbora luzea eskatzen du eta.

ELKARTAKT oso erabilgarria da bai elkartearen kudeaketaz arduratzen diren batzordekideentzat, eta baita bertako bazkideentzat ere. Izan ere, lehen eskuz egin behar zen lan neketsua orain askoz ere denbora laburragoan eta modu errazagoan egiteko aukera eskaintzen du ELKARTAKTek.

ELKARTAKT behatz bakarrarekin erabiltzen da

Bazkide guztiek, zahar zein gazte, erabiltzeko modukoa da ELKARTAKT. Ez da informatika arloan trebatua eta jantzia izan behar, ez da ikastaro berezirik egin behar.

Bazkide bakoitzak, behatzarekin, kontsumitutakoa ordenagailuaren ukipen-pantailan apuntatzen du, kutxazain automatikoetan egin ohi den bezalaxe.

Beste eragiketa guztiak ere, kontuak atera, mahaia erreserbatu..., horrelaxe egiten dira: elkarteko ordenagailuaren ukipen-pantailan behatzarekin aukeratu zer egin nahi den, eta kitto!

Ideia argi bat egiteko bi bideo aurkezten dizkizugu

Bi bideo hauen bitartez elkartean egunero gehien egiten diren kudeaketa lanak: mahien, labean, sukaldean edo eta aulkien erreserba (aulkiendako bertsio berezia dugu) eta kontsumoak apuntatu nola egingo genituzke erakusten dugu.

ElkarTakt-ekin erreserbak nola egiten diren, elkarte gastronomikoen kudeaketa.

BIDEOA IKUSI

ElkarTakt-ekin kontsumoak nola apuntatzen diren, elkarte gastronomikoen kudeaketa.

BIDEOA IKUSI

 

Jada ElkarTakt kudeaketa lanerako erabiltzen dituzten elkarte gastronomikoak

180 elkarte gastronomiko edo "txoko" baino gehiago erabiltzen dute ElkarTakt, elkarteen zerrenda deskargatu edo ikusi dezakezu, agian jada baduzu ezagunen bat gure softwarea erabiltzen duena...

Ikusi edo deskargatu ElkarTakt programa erabiltzen duten Elkarteen zerrenda